2016-Feb-25

Enviado en Bestelakoak

Saria Zabalgana osasun-zentroko Medikuntzako 2.mailako egoiliar bati.

Mar-5-600x832Araba ESIko egoiliar batek saria jaso du Hipertentsioaren Euskal Elkartearen urteko bileran. Mar Lopez Miralles Familiako Medikuntzako bigarren mailako egoiliar bat da  Zabalgana osasun-zentroan. Auzo partetik zorionak eman nahi diegu jaso duenari eta bere ondoan laguntza eman diotenei.

Otsailaren 5ean parte hartu zuen Gasteizko Europa Jauregian izandako Hipertentsio Arteriala eta Arrisku kardiobaskularrerako Euskal Elkartearen (SOVASHTA) XVIII bileran.

Foro horretan, Marrek jaso zuen “Manolo Luque dok. 2016” saria, berak eta Hector Garcia, Andrea Lluesma, Maria Echeverria eta Enrique Muro laguntzaileekin batera bileran bertan azaldu zuen “Hipertentsio arterial errenobaskularra” izeneko kasu klinikoagatik.

ARA IIko tratamendu bat hasi ostean preesio arterial handitu eta kreatinina igo zitzaion paziente baten kasua aurkeztu zuen. Nefrologiara bidali eta gero, ustezko arteriosklerotiko jatorrizko giltzurrun-arterien estenosi bilaterala diagnostikatu zioten. Hori dela eta, angioplastia bat egin zioten eta artria bietan stent bana jartzea erabaki zuten.

Saria irabazi duenez gero, Mar Lopez Miralles izango da SOVASHTA elkartearen ordezkaria Hipertentsioaren Espainiako Elkartearen (Hipertensio arterialari aurre egiteko Espainiako ligan http://www.seh-lelha.org/) 21. Bilera Nazionalean. SEH-LELHA elkarteak bilera hori egingo du martxoaren 9tik 11ra, Valentziako Biltzar Jauregian.

Se ha cerrado los comentarios