2016-Ots-29

Auzo mugimendua, Formakuntza, Hezkuntza, Kultura, Partehartzea

Partaidetza-organo berriak ezagutzeko aukera.

partaidetza2Ekarpenetan azaldutako alderdiei erantzun eta partaidetza-organo berriak aurkeztuko dira bi bileratan, Europa biltzar etxean, martxoaren 1ean eta 2an
Udalak bi bilera antolatu ditu martxoaren 1ean eta 2an, elkarte, talde eta banakoei udalaren partaidetza-organo berriak nolakoak izango diren azaltzeko, azken hilabeteetan horiek berrikusteko egin den prozesuaren ondoren.

Partaidetza eta Gardentasun Saileko zinegotzi Jaione Aguirrek eskerrak eman ditu “egindako lanagatik eta jasotako ekarpenengatik, ikuspegi gehiago bilduz emaitza askoz aberatsagoa izango baita. Herritarrak bileretara etortzera gonbidatzen ditugu, hiriko parte hartzeko ereduaren oinarriak ezarriko dituen berrikusketa prozesua ezagutu dezaten.

partehartzeaAzaroan, abenduan eta urtarrilean Herritarren Parte-Hartzerako Zerbitzuak partaidetza-organoak berritzeko proposamen teknikoa aurkeztu zuen. Aldi berean, ekarpenak jasotzeko epea zabaldu zen, zeina urtarrilaren 31n bukatu baitzen. Horiek balioetsi ondoren, prozesuan parte hartu dutenei organoen azken definizioa azalduko die Udalak, zein ekarpen hartu den kontuan eta zein ez zehaztuz eta arrazoituz.

Hori dela eta, bi bilerarako dei egin du, egun eta ordu ezberdinetan, ahalik eta jende gehienak etortzerik izan dezan. Bi bileretan gai bera landuko da: ekarpenetan azaldutako alderdiei erantzun eta partaidetza-organo berriak aurkeztea.

Bileren eguna eta ordua:

martxoaren 1ean, asteartea, 18:00etatik 20:00etara

martxoaren 2an, asteazkena, 10:00etatik 12:00etara

Lekua: Europa biltzar etxeko Gasteiz aretoa.

Erantzunak itxita daude.