2016-May-22

Enviado en Bestelakoak, Eko-logia

Txirrinka-k Zabalgana zeharkatu zuen atzo

IMG_1401“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean maiatzaren Hendaiatik 20 abiatu zen bizikleta bidezko Txirrinka Ekimenean atzo eguerdian Zabalgana zeharkatu zuen.
Ekimen honen esanetan, azken urteotan, azpiegitura erraldoien plangintza eta eraikuntza amorratua izan da, jendartearen behar oinarrizkoenen gainetik hormigoiaren politika inposatuz: AHT, gas Fracking, Garoña, zentral termikoak, erIMG_1403rauskailuak, goi tentsioko lineak, urtegi eta ubideak, harrobi eta meategi erraldoiak… Proiektu horiek gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz, hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekurtsoak jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Ekimen honek aukera eskaintzen du lurraren alde eta azpiegitura txikitzaileen aurka mugitzen ari direnen arteko sarea indartzeko eta jendarte eredu berri baten alde ari direnak bat egiteko.
Txirrinka ekimenak Bergara-Angiozarren amaituko da 22an, Euskal Herri osoan zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.

Se ha cerrado los comentarios