2016-Abu-3

Bestelakoak, Eko-logia, Hemeroteka

Zabalortuko baratzetan aurtengo lehen uztak jaso dira

20160801_200115Beste behin ere, eta bigarren urtez, Zabalortuko baratz ekologikoak hasi dira beren aurtengo fruituak ematen, eta jendea hasi da uztak jasotzen dagoeneko. Ortu gehienak barazkiz ginezka daude: tomateak, piperrak, kuiak eta kuiatxuak, lekak, patatak, kipulak…

Zoragarria da ikustea nola jartzen diren auzoko baratzak uda partean eta, batez ere, zein giro polita egoten den erabiltzaileen artean. Urte bat pasata auzoak kudeaketa jaso zuenetik, argi geratu da ortu ekologiko batzuen autogestioa egingarria zela, eta auzokideok batzen eta lanean jartzen garenean edozer helburu posiblea dela.

20160801_200120

20160801_200137 20160801_200147

Erantzunak itxita daude.