2017-Mar-25

Bestelakoak, Hemeroteka, Jaiak

Zabalganako jaiak 2017: uztailaren 13, 14, 15 eta 16an

Zabalganako jaiak 2017: uztailaren 13, 14, 15 eta 16an

Badira zazpi urte Zabalganan gure lehen jaiak ospatu genituenetik, eta esan dezakegu gero eta jai jendetsuagoak eta parte hartzeko modukoak izaten ari direla. Aurten beraz auzoko festen zazpigarren urteurrena ospatuko dugu, eta lan horretan buru-belarri ari da dagoeneko Jai Batzordea.

http://i2.wp.com/www.zabalganabatuz.org/wp-content/uploads/2012/07/zbjaibatzorde.jpg?resize=148%2C111Urtero legez uztaileko hirugarren asteburuan izango dira: 13, 14, 15 eta 16an, hain zuzen. Eta espero dugu iazkoa bezain egitarau txukun eta osatua ateratzea, bai Jai Batzordetik antolatuko diren ekimen anitzei dagokienez, baita komertzio eta tabernetatik urtero bideratzen direnen partetik ere; betiere ahalik eta auzokide gehien eta adin guztietakoentzako gustagarriak izateko xedearekin.

Fiestas de Zabalgana del 13 al 16 de Julio.

Erantzunak itxita daude.