2018-Mar-17

aisialdia, Azpiegiturak, Euskara, Formakuntza, Gizarte Etxea, Hemeroteka

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpaina.

Euskaltzaleen Topaguneak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko antolatzen duen programa maiatzaren 31ra arte egingo da Gasteizko 23 liburutegitan Udal Liburutegien Sareak bigarren urtez hartuko du parte “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpainan; Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du hori, 45 udalerritan, irakurtzeko zaletasuna eta bereziki euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzearren.

Maiatzaren 31ra arte iraungo du kanpainak, eta sarea osatzen duten 23 liburutegietan egingo da.Kanpainan parte hartzeko, izenak berak aipatzen dituen hiru urratsak bete behar dira:

1.- Irakurri. Euskaraz irakurtzean datza lehen urratsa. Nahikoa da liburutegi publikora hurbiltzea, euskarazko libururen bat maileguan hartzea, eta irakurtzea.

2.- Gozatu. Liburua irakurri eta liburutegira eramatean, fitxa erraz bat bete beharko da: zein liburu irakurri den, zein iritzi dugun, etab. Horren truke, liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango digu, hitzartutako liburu-dendetako batean erabiltzeko.

3.- Oparitu. Azken urratsa lagun edo senitarteko bati liburu bat oparitzea izango da, edo erosketa-txartela bera, horri esker euskarazko edozein liburu % 35 merkeago erosi ahalko baitute.

Gainera, apirilaren eta maiatzaren bukaeran, liburutegi bakoitzak euskarazko liburuak erosteko 30 euroko txartela zozketatuko du hilabete horretan irakurketa-fitxa bete dutenen artean.

Kanpainak maiatzaren 31ra arte irauten duen arren, txartelak ekainaren 15era arte erabili ahalko dira.

Erantzunak itxita daude.