Bestelakoak

Argazki galeria martxan

Arazo batzuk konpondu ostean ikusgai daukagu berriro gure web gune honetako argazki galeria. Bertan, azken urteetan zehar auzoan egindako hainbat ekimenetako argazkiak ikusi eta goza ditzakegu: auzoko jaiak, Olentzero, Korrika… Gune hau Zabalganan bizi izan ditugun momentu esanguratsuen oroigarri tresna bihurtzeko aukera ederra dugu, eta urte askotan zehar une gogoangarriz betetzen segituko dugu, beraz.