2019-Ene-22

Enviado en Auzo mugimendua, comercio, Vía Pública

Zer dago jokoan? / ¿Qué está en juego?

Gasteizen 32 joko-etxe inguru daude (tabernetan dauden makinak zenbatu gabe). Lokal horietan joko-etxea eta taberna elkartuta daude. Oro har prezio merkeagoak dituzte bezeroak erakartzeko.

Horra gerturatzen diren pertsona gehienak langileak dira eta azken lau urte hauetan 25 urte baino gutxiago dutenen artean jokoarekiko menpekotasunak gora egin du, %6tik %25era hain zuzen ere.

Auzitegi Gorenak dioen bezala jokoa “ez da edozein motatako negozio jarduera politika sozialagatik, adin txikikoen babesagatik eta zerga iruzurra eta  dirua zuritzeagatik”. 2004an aurrekaria ezarri zuten eta 2018ko udako sententzia batean gogoratu zuten.  

Azaroaren 22ko Gasteizko Udaleko plenoan horrelako negozioetan araudi zorrotzagoa eskatzea hitzartu zuten. Adibidez adin txikikoen presentziatik urrun egotea. Lokal horien arteko distantzia eta ikastetxeengandik  gutxieneko distantzia jartzearen garrantzia azpimarratu zen.

Lokal hauek gatazken igoera eta poliziaren presentzia gehitzen dutela nabaria da Gasteizko auzo batzuetan, hala nola, Judizmendin, Txagorritxun eta Zabalganan.

5/2005 Arabako araudi foralak, otsailaren 14koak, jokoaren zergak arautzen duen bezala makina bakoitzak 2750-5000€ arteko zerga ordaindu beharko dituela zehaztuta dago. Gaur egun badago Zabalganan horrelako negozio bat, Zabalgana hiribidean zehazki. Une honetan Zuazo Atarian 7. zenbakian beste lokal bat egokitzen ari dira helburu horrekin.


Hay unos 32 salones de juegos en Vitoria-Gasteiz (un recuento en el que no entran las máquinas distribuidas por los establecimientos hosteleros.). Se trata de locales que combinan el salón de juego y el bar. Por regla general con precios más bajos para atraer así a la clientela.

La mayoría de las personas que se acercan son de clase trabajadora y los índices de la adicción al juego entre los menores de 25 años ha pasado en los últimos cuatro años de un 6% a un 25%.

Según el Tribunal Supremo el juego no es una “actividad empresarial normal por razones de política social, protección de los menores de edad y de prevención del fraude fiscal y blanqueo de capitales”. Así lo establecieron por primera vez en 2004 y recordaron en una sentencia en verano del 2018.

El pleno del ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz acordó este 22 de noviembre de 2018 reclamar una regulación más estricta de estos negocios, que podrían ser obligados a situarse más lejos de zonas sensibles por la presencia de menores. Se señala como fundamental la necesidad de fijar distancias entre ellos e incorporar una distancia mínima respecto a los centros educativos.

Estos locales vienen acompañados de un aumento de los conflictos y la presencia policial como se ha demostrado en otros barrios como Judizmendi, Txagorritxu y en Zabalgana.

Según la norma foral 5/2005, de 14 de febrero, por la que se regula el tributo sobre el juego en el territorio histórico de Álava, se pagará una cuota fija anual que oscila entre 2750€-5500€ cada máquina. Actualmente Zabalgana cuenta ya con un negocio de estas características en la avenida de Zabalgana. Y en estos momentos se está acomodando una lonja para tal fin en la calle Portal de Zuazo 7.

Se ha cerrado los comentarios