2019-Mar-31

Enviado en Auzo mugimendua, Euskara

Zabalganako euskara taldearen sorrera

Zabalganako euskara taldea sortuko dugu. Apirilaren 2an, 19:00etan, auzo-elkartera hurbildu, eta lagundu auzoa kolorez margotzen!

Zabalgana Gasteizko auzo gazteenetariko bat da: batez besteko adina hogeita hamar urtekoa dugu auzoan. Gainera, Gasteizko jaiotza-tasarik altuena dugu; izan ere, bostehun ume baino gehiago jaiotzen dira urtean.

Egoera hori kontuan izanda, euskarak bor-borrean egon beharko luke auzoko kaleetan, euskaraz bizi ahalko ginateke auzotarrak, alegia. Bizi dugun errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: kalean geroz eta euskara gehiago entzuten den arren, ez da oso ohikoa euskarazko elkarrizketak entzutea. Lan munduari dagokionean, oso negozio gutxik bermatzen dute zerbitzua euskaraz ematea; eta administrazioari dagokionean, ez atzera ez aurrera goazela ematen du. Auzoaren hedadurak ez die euskaldunon arteko harremanei batere laguntzen eta inguruak estres linguistikoa handitu egiten du.

Onartu beharra dago ez garela zerotik hasten, badakigu. Aurrez hainbat auzotar ibili izan gara egoera horri aurre egin nahian, eta orain arte eman diren esperientziak indartzera eta bultzatzera gatoz. Zabalgana auzoan euskara talde sendo bat behar dugu, eta horixe sortuko dugu! Auzoko euskaldunak elkar ezagutzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazioak sortuko ditugu, familiartean euskaraz jolastu ahal dela demostratuko dugu, gure hizkuntza-eskubideak administrazioan eta kalean aldarrikatuko ditugu, euskaraz poteatuko dugu… eta hori guztia zuei esker egingo dugu.

Euskalduna bazara eta Zabalganan euskaraz bizi nahi baduzu, etor zaitez auzo-elkarteko lokalera (Zabalgana hiribidea, 46) apirilaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, eta zure ekarpena egin. Aurrez formulario hau betetzea eskertuko genizuke:

https://docs.google.com/forms/d/1o58rPNASPhWAVEFUXdUuq1UXtZ73Rf5KGEXy9lRC5SA/edit?chromeless=1

Euskalduna bazara eta Zabalganan euskaraz bizi nahi baduzu, etor zaitez auzo-elkarteko lokalera (Zabalgana hiribidea, 46) apirilaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, eta zure ekarpena egin. Aurrez formulario hau betetzea eskertuko genizuke: https://docs.google.com/forms/d/1o58rPNASPhWAVEFUXdUuq1UXtZ73Rf5KGEXy9lRC5SA/edit?chromeless=1

Guztion artean auzoan euskaraz bizi ahal izatea lortuko dugu!

Se ha cerrado los comentarios