Aisialdia - OcioBestelakoak - OtrosEuskaraKultura

Bihar, irailak 28, Armentia Ikastolan “IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz”

IGANDEAK_JAI_logo_web

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak  ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean.

HURRENGO SAIOA: Irailak  28, Armentia Ikastolan

  • 17.00etan ‘IRRIPUINAK Martinbertsoarekin’  Martinbertso mutil gaztea eta irekia da. Musika, literatura eta bertsolaritza ditu gustuko. Hizkuntzarekin jolasten oso ondo pasatzen du.  Asmakizunak, hitz-jokoak, hitzen musika… Hori da IRRIPUINAK ipuin antzeztuen bitartez egingo duguna.
  • 18.00etan‘Kantu jolasak  Familian eta lagunekin euskaraz jolasean gozatzeko hainbat kantu eta jolas ikasiko dugu: korru-jolasak, bikote-jolasak, esku-jolasak, dantzak, soka-salto eta goma jolasak…

Hurrengo saioen informazioa:   http://hirinet.net/IGANDEAK-JAI/igandeak-jai-familia-giroan-euskaraz