Euskara

Zabalgana igande arratsaldeko jai giroan

Iragarri bezala, gaurko arratsalderako Geuk elkarteak antolaturiko festa ederra ospatu da Zabalganako ikastetxean, familia giroan.Umeak zein nagusiak “Jakin eta jolas” taldearen antzokiko istorioez gozatu gara 17:00etatik aurrera, eta ordubete geroago txikiek hainbat begiralek zuzendutako jokuetan parte hartu dute, arratsalde jostagarri batetaz disfrutatuz.

Ekimen hau bideratzen auzoko zenbait taldek lagundu dugu; Zabalgana Batuz, Zabalgain eta Txorrosolo elkarteak, hain zuzen.